NOR GARA?

Nekazaritza eredu agroekologikoa

Bionekazaritza 1993an sortu zen lurra errespetuz landu nahi zuten ekoizle talde txiki baten eskutik.

Gaur egun, Bionekazaritzako 90 bazkideak nekazaritza-eredu agroekologikoaren alde apustu egin dugun ekoizle eta kontsumitzaileak gara. Hala, gure baserritarrek beren baserri eta lantegietan egunero egiten duten lana hobesten eta balioesten dugu.

Barne-prestakuntza, komunikazioa eta sentsibilizazioa

Nekazari, abeltzain, ekoizle eta kontsumitzaileek dinamizatutako eta kudeaturiko nekazaritza elkarte bat gara. Landa-eremua eraldatzeko lan egiten dugu, oro har, gizarte-eraldaketa eragin nahi dugu, gure hiri eta herrietan garaian garaiko elikadura osasungarria izateko eskubidea berreskuratzeko. Horretarako, kanpo nahiz barne prestakuntza, komunikazioa eta sentsibilizazioa dira gure elkartearen lehentasunetako batzuk.

Bat gatoz LA VÍA CAMPESINAK garatutako agroekologiaren definizioarekin

“Elikagai-ekoizleak gara, eta nekazaritza agroekologikoa bizi modu eta ingurunearekin harremantzeko modu bezala ulertzen dugu. Elikadura-burujabetzaruntz aurrera egiteko gure bidea da. Nekazaritza agroekologikoa, nekazaritza tekniketatik edo jardunbideetatik harago, transformazio pertsonal eta kolektiborako prozesu bezala ulertzen dugu. Nekazaritza autonomian eta petrolioarekiko eta beste erregai fosilekiko independentzian oinarrituriko nekazaritza helburu duen prozesua da. Azken finean, lurraldeak babesten dituen nekazaritza da: GEOrik, patenterik eta agrokimikorik gabea.”

Araudia, gutxieneko betekizunak

Nekazaritza-ekoizpen ekologikoari buruzko araudiak gutxieneko betekizunak barnebiltzen dituela uste dugu. Honek, bereziki merkaturatzeko produktuak ziurtatzeko helburua dauka, nekazaritza-ekoizpena bera, bere baitako teknikak eta eskakizunak, ekoizpen-eredu honek ingurune naturalarekin dituen inplikazioak eta ingurumena babesteko eta leheneratzeko konpromisoa beharrean.

Parte-hartze aktiboa

Elkartearen baitan, parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu, ez bakarrik ekoizpen edota eraldatzeaileen alorrean, baita familiako baratzeetan produktu ekologikoak lortzen dituzten pertsonena edota produktu ekologikoen kontsumitzaileena.

Ekoizleen arteko lankidetza

Ekoizle/eraldatzeaile bazkideen arteko harremanek kolaborazioa dute oinarri, ez konpetentzia. Modu honetan, sartu berriei merkaturatze sareen bilaketa errazten zaie, haiekin bizipenak eta ezagutzak partekatzen dira, eta bazkideen arteko sareak eta trukeak bultzatzen dira.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu,
jarri kontaktuan Bionekazaritzarekin